Oraindik ez dakizu HIGA zer den?
HIGA hizkuntza gutxituetako hiztun gazteen topaketa da, hizkuntza gutxituen biziberritzea eta nazioarteko komunitate ezberdinen arteko sarelana helburu duena.
Euskal Herriko Gasteiz hirian antolatuko den 5 eguneko programazioaren baitan, komunitate ezberdinetako kideek hizkuntzen biziberritzearen zein hizkuntza aktibismoaren alorrean formatzeko aukera izango dute, bai eta haien errealitatea partekatzeko zein besteena ezagutzeko ere. Goizeko saioek, hitzaldi edo mahai-inguru formatua izango dute eta EHUko udako ikastaroen prestakuntza-programaren baitan antolatuta eta ziurtatuta daude. Bazkalostean, hiztun gazteen arteko elkarlana eta ekintzailetasuna sustatzera bideratutako lantegiak dinamizatuko dira. Arratsaldero, hartu-emana eta elkar ezagutza esparru informalago batean ehuntzeko aisi-ekintza ezberdinak programatuko dira: kontzertuak, proiekzioak, irteera kulturalak etab.
Mariam, TAMAZIGH
“Espazio eta aukera izugarria da bildu eta gazte indigenak eta toki zein herrialde ezberdinetako gutxiengoak ezagutzeko.”
Teija, SAAMI
“Inspirazio berria izan zen nire hizkuntzaren alde lan egiteko. Ederrena izan zen ohartzea, hizkuntza gutxituak hitz egiten dituzten lagunek antzeko esperientziak dituztela, nahiz eta mundu osoko txoko ezberdinetakoak izan.”
Talwyn, BREZHONEG
“Gasteizera hurbildu zen pertsona bakoitza eleaniztasuna ospatzera etorri zen eta pertsona bakoitzak bere istoria partekatu ahal izan zuen.”





